Zarauzko kale eta hormak kartelez, seinalez eta irudiz josiak egon ohi dira. Beharbada, horregatik ez dira konturatu bizilagun batzuk, bizikletak ez uzteko eskatuz kartelak daudela jarrita ezkaratze batzuen aurrean. Bost metrora dituzte bizikletentzako aparkalekuak, baina antza, nekatuta iritsiko dira bizikleta buelta egin ostean.