Hara! 'Zoriona' abestiaren bideoklipa kaleratu du Silence taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko uzt. 6a, 10:29

Silence taldeko kideak. (Maialen Etxaniz) Azkoiti-Azpeitiko Silence taldeak Zoriona abestiaren bideoklipa jarri du sarean entzungai. Atzoz geroztik, YouTube, Spotify eta BandCamp atarien ikus daiteke bideoa, eta taldeak Azkoitiko eta Azpeitiko hainbat gazteren laguntza izan du bideoklipa osatzeko. Hemen ikus daiteke bideoa. Taldeak Azkoitian emango duen kontzertuan entzun ahal izango dira Zoriona eta beste hainbat abesti. Izan ere, hilaren 21ean emanaldia eskainiko du Silencek, eta Gatibu taldearekin partekatuko du agertokia. Joan zen apirilean, berriz, Gaztea irratiak antolatutako XXVII. Maketa Lehiaketa irabazteko zorian geratu zen taldea, eta finalaren atarian erreportajea argitaratu zuen Urola Kostako Hitzak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide