Xabier Gantzarain, 'Ahoz aho' saioan. (EiTB)
Xabier Gantzarain (Azkoitia, 1975) idazle eta arte kritikoa ETB1 kateko
Ahoz aho saioan izan zen atzo, eta
Zuloa bere azken liburuaz aritu zen hizketan. Azpeitiko bizilagunak eta kultur mahaiko teknikariak, 23 artelan oinarri hartuta, "gure historia hurbilean izan diren gertaerak, joerak, aldaketak" idatzi ditu
Zuloa, beste horrenbeste ataletan banatuta. Gantzarainek 2012an jaso zuen Tene Mujika beka, eta hari esker kaleratu du saiakera liburua, Elkar argitaletxearen eskutik.
Hemen ikus daiteke elkarrizketa.