(ETB)
Juan Luis Zabala idazle azkoitiarra izan da aste honetan ETB1eko
Arte[faktua] literatura saioko protagonista. Idazlea eta kazetaria da Zabala, baina Reala eta txirrindularitza gustuko dituenez Donostiako Belodromoan grabatu zuten hari egindako elkarrizketa. Idazleak Alex Gurrutxaga literatura kritikaria gonbidatu zuen ETBko saiora, eta biek kulturaren inguruko gogoetak egin zituzten.
Zabalak Euskal Filologia ikasketak egina da, eta euskara irakasle ez ezik,
Egunkarian eta
Berrian Kultura saileko kazetari izana da. Gaur egun itzulpen lanak egiten ditu. Hainbat liburu argitaratu ditu azkoitiarrak,
Ospa narrazio liburua eta
Txistu eta biok eleberria dira azken biak.
Honako lotura honetan ikus daiteke Arte[faktua] saioaren bideoa.