Hara! Jon Unanue arraunlari azkoitiarra, 'Gure kasa' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko eka. 7a, 12:50

Unanue, atzo, 'Gure Kasa' saioan. (EiTB) Jon Unanue (Azkoitia, 1988) Urdaibaiko arraunlaria ETB1eko Kure Kasa saioan izan zen atzo gauean, eta taldeko beste hainbat arraunlariekin batera, egunero egiten duen jardunaz aritu zen hizketan arraunlaria. Gainera, Unanuek bere hastapenak ere izan zituen gogoan saioan zehar. 2010ean fitxatu zuen Urdaibaik azkoitiarra, baina lehenengo bi urteak Zarauzko taldean egin zituen, utzita. Unanue 2012tik ari da lehian Bizkaiko taldean, eta ordutik, hainbat txapel jantzi du TKE ligan eta Kontxako banderan. Hemen ikus daiteke atzoko saioaren bideoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide