Juanan Larrañaga 'Gure Kasa' saioan, atzo. (ETB)
Juan Antonio Larrañaga Realeko futbolari ohi azpeitiarra izan zen atzo ETB1eko
Gure Kasa saioaren gonbidatu nagusia. Loiolatarraren kirol ibilbideaz eta bizipenez luze jardun ziren saioan zehar. Besteak beste, Reala uzteko eskaintzak izan zituela aitortu zuen Larrañagak, baina uko egin ziela, "gustura" zegoelako Donostiako taldean. Xabier Sagarzazu taldekide ohi azkoitiarraren heriotza ere izan zuten hizpide saioan; "kolpe latza" izan zela azaldu zuen azpeitiarrak.
Larrañaga protagonista izan zuen
saio osoa ikus daiteke lotura honetan.