Plastikoarekin osatutako habia, Azpeitian. (Mailo Oiarzabal)
Argazkiko zozo habia Azpeitian dago, Sanjuandegiko Barrenetxe auzuneko gorosti arbola batean. Ondoan pasatzen diren asko ez ziren haren presentziaz jabetuko agian, baina zenbait bizilagunen arreta piztu du, eta haietako batek erakutsita aurkitu du
Uztarriak. Ohikoagoak diren beste material batzuekin batera, plastiko zatiak erabili ditu txoriak habi hori eraikitzeko, eta hori gertatu zaie deigarria habia ikusi dutenei. Materialak berrerabiltzearen adibide bitxia, plastikoak edozein bazterretan eta halamoduz erraz aurki daitezkeenaren erakuslea ere bada zozo habia.