Hara! Felisa Etxabe elkarrizketatu dute Ahotsak egitasmorako

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Felisa Etxabe. (Ahotsak.eus) Felisa eta Flora Etxabe ahizpa azkoitiarrek 100 urte bete zituzten joan zen urtarrilean, eta haien jaiotzen mendeurrenean, Euskal Herriko Ahotsak proiekturako elkarrizketatu dute Felisa. Azken urteetan Elgoibarren bizi da, eta, besteak beste, 36ko gerran, Gernikako bonbardaketan eta gerraosteak bizi izandakoak kontatu ditu. Ahotsak.eus atarian entzun daitezke haren bizipenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide