HARA! Ekaitz Etxezarreta azkoitiarrak bideoklip bat grabatu du Fermin Muguruzarekin

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Kaleko Urdangak musika taldeak Biolentzia 1984 abestiaren bideoklipa kaleratu du Fermin Muguruzaren parte hartze bereziarekin, eta talde horretako bateria jotzailea da Ekaitz Etxezarreta azkoitiarra. Etxezarretak bi musika taldetan jotzen du: Kaleko Urdangak eta Vietcong 68 taldeetan hain zuzen, eta Azkoitian entseatzen dute biek. Bi taldeak disko luzea kaleratzear dira, gainera: Kaleko Urdangakek irailean kaleratuko du, eta Vietcong68k maiatzean.
Hona hemen bideoa:
https://www.youtube.com/watch?time_continue=119&v=wmCJy7sBunQ  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide