Argazkia: Orioko Herri Ikastola.
Orioko Herri Ikastolan izan ziren astelehenean Ainhoa Mateos Realeko jokalari ohia eta Naiara Iruretagoiena jokalari zarauztarra. Beraien bizipenak eta esperientziak elkarbanatu zituzten, eta futbolarien sinadurak jaso zituzten ikasleek kamiseta, beso eta papertxoetan.