HARA! Floreagako bideo bat, Safer Internet Day lehiaketaren finalean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mai. 11a, 15:40

https://www.youtube.com/watch?time_continue=130&v=p7Z4bbGSrmQ Azkoitiko Floreaga ikastetxeko bideo bat Safer Internet Day lehiaketako finalera sailkatu da. LH3ko B gelako ikasleek egindako Internet Safe Day (Internet egun segurua) bideoa mailako horretako lau finalistetako bat izateko hautatu dute. Datorren ostiralean, maiatzak 18, Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan izango da finala, 10:00etan hasita. Maila bakoitzeko irabazleak jakinarazteaz gain, sariak ere banatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide