Erika Olaizola, 'Lur' antzezlaneko une batean. (Argazkia: Iñigo Royo)
Erika Olaizola azpeitiarra protagonista den
Lur antzezlana estreinatuko dute gaur, 20:30ean, Tolosako Topic zentroan. Kepa Errastik zuzendu du obra eta Xake Produkzioak konpainiak ekoitzi du. Olaizolak bere alua maite duen mutiko bat gorpuztuko du eta, aktore azpeitiarraz gain, oholtza gainean izango dira Mikel Laskurain, Nerea Gorriti eta Errasti bera. Julian aitona, Itsaso ama eta Jon aita antzeztuko dituzte, hurrenez hurren. Udazkenean, Zumaian eta Zarautzen ikusi ahal izango da obra.
Berria egunkariak obraren inguruko erreportajea osatu du, eta honako
lotura honetan irakur daiteke.