ETAk gaur iragarri du bere ibilbidearen bukaera. Genevan (Suitza) eman dute horren berri, eta Enekoitz Esnaola
Berria egunkariko kazetari azpeitiarra izan da iragarpen historiko horren lekuko zuzenetako bat.
Berriarentzat grabatu duen bideo honetan eman du bere testigantza Esnaolak.
Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburua argitaratu zuen iaz kazetari azpeitiarrak.
Hortik abiatuta elkarrizketatu zuen Uztarriakjoan den urtarrileko aldizkarirako.
ETAren bukaeraz egiten duten balorazioaz eta aurrera begirakoaz galdetu die UROLA KOSTAKO HITZAk eskualdeko hainbat herritarri. Asteburuan argitaratuko ditu haien erreakzioak.
https://youtu.be/5J9FxhKnEYI