Uemako kide Jokin Uranga eta Maddi Gallastegi ETB1eko 'Ahoz Aho' saioan izan dira.
Zestoan egingo diren 2018ko
Udalerri Euskaldunetako Gazteen Udalekuak aurkeztu dituzte Maddi Gallastegi zumaiarrak eta Jokin Uranga azpeitiarrak ETB1eko
Ahoz Aho saioan. Gazteak euskararen inguruan kontzientziatzea dute helburu Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (Uema) udalekuek, eta Uemako hezkuntza arduradun Urangak, besteak beste, adierazi du "euskarak iraungo baldin badu, arnasguneetatik abiatuta" iraungo duela.
Bestalde, udalekuak sustatzeko bideo hau ere egin du Uemak, eta hainbat ikasle azpeitiar ageri da ikus-entzunezkoan:
https://youtu.be/LZxxOEmYK3I