Enekoitz Esnaola, 'Berria'ko kazetaria eta 'Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna' liburuaren idazlea. (Argazkia: ETB)
ETAren armagabetze prozesua gidatu zuten pertsonekin eta erakundeen ordezkariekin aritu zen hizketan Xabier Usabiaga kazetaria, atzo ETB1 katean eskaini zuten
Irtenbidearen bila saioan. Ia ordubete luzatu zen programan prozesuaren gakoak ulertzeko azalpenak eman eta hurrengo pausoak zeintzuk diren aztertu zituzten.
Besteak beste, Enekoitz Esnaola (Azpeitia, 1970)
Berriako kazetariak hartu zuen hitza
Irtenbidearen bila saioan.
Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburua argitaratu zuen azpeitiarrak iazko abenduan. Esnaolak Aieteko bake konferentziatik ETAren Baionako desarmatze egunera arteko kontakizuna egin du Aleka bildumarako idatzitako liburuan. Bide horretan guztian lekuko izan diren eta parte hartu duten herritarrek eta adituak elkarrizketatu ditu Esnaolak; besteak beste, bakegileak, politikariak eta erakundeetako ordezkariak.