HARA! Jon Maiak bertso-asaltoa egin du Altzan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko api. 23a, 15:31

Twitterren hasi zen guztia. Jon Maia bertsolari zumaiarrak Urko Rodriguez autobus gidariak botatako erronka onartu zuen minutu batzuk lehenago. Hala idatzi zuen Rodriguezek Twitterreko bere kontuan, Maiak Altzan bertsotan ariko zela iragarri ostean: "Eta inork #38 linean gerturatu nahi badu, bertan bertsoak onartuko ditu gidariak". Proposamen hari erantzuna eman zion Maiak Twitterren: "Ez da ba ideia txarra bertso saio bat egitea autobus publikoan, linea osoan zehar, ikusten ditugun lekuei, igo eta jeisten den jendeari kantari... Ze iruditzen?". Eta idatzitakoa bete zuen Maiak; izan ere, Trintxerpe, Herrera eta Altza lotzen dituen 38. lineako autobusera igo zen bertsolaria hainbat lagunekin batera; autobusa abordatu zuten bertsozaleek, eta Maiak segidilla abestu zion gidariari. Honako lotura honetan ikus daitek Maia bertsotan ageri den bideoa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide