Roman Sudupe elkarrizketatu dute Euskadi Irratiako 'Faktoria' saioan. (Argazkia: EITB)
ETAren agiriaz aritu zen solasean Roman Sudupe (Azkoitia, 1947) joan den ostiralean, Euskadi Irratiako
Faktoria saioan Maite Artolak egin zion elkarrizketan. Sudupe ingeniaria zen lanbidez, baina urte luzez politikako goi karguetan aritu zen lanean. Besteak beste, EAJko lehendakaria izan zen, Azkoitiko alkatea, Eusko Jaurlaritzako sailburuordea, Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Donostiako udalean zinegotzia.
Zazpi urtez bizkarzaina eraman zuen Sudupek, eta horren harira irratian adierazi du, "gauza potoloa" dela hori; hain zuzen ere, "zazpi urte, bere bizitzaren %10a" baita. Azkoitiarrak elkarrizketan esan du ETAren agiriaz "poztu" egin dela, eta gaineratu du berari "ETAk barkamena eskatu beharrik ez" duela. Horrez gain, elkarrizketan zehar Artolari kontatu dio, bizitzan eta politikan helburua baino "garrantzitsuagoa" dela prozesua, bidea. Eta Sudupek gaineratu du horregatik sentitu zela "deseroso" Lizarra-Garazin, orduko EAJk prozesu hura ez zuelako "behar bezala egin". Euskadi Irratiako
Faktoria saioan Artolak Suduperi egindako elkarrizketa
hemen entzun dezakezu.