Hara! Matxinbentako Iñaki Agirrezabala otargilea, ETB1eko 'Atera kontuak' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko api. 19a, 12:40

Garai batean saskigile andana zegoen Azpeitiko Urrestilla, Nuarbe eta Matxinbenta auzoetan, baina gaur egun galtzen doan lanbidea da otargilearena. Matxinbentan, esaterako, oraindik bi etxetan egiten dituzte otarrak, eta haietako batean, Erdiko Ostatun, aritzen da Iñaki Agirrezabala artisau lanak egiten. Gaztainondotik jasotako materialarekin saskia hasi eta buka nola egiten den prozesu guztia erakutsi zuten ETB1eko Atera kontuak saioan atzo arratsaldean, Jaione Carpintero kazetariaren eskutik. Ikusi erreportajea hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide