Hara! Otso itxurako txakurrak eman du zeresana

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko api. 18a, 09:37

"Otso bat agertu da Errezilen", esango zuen batek baino gehiagok goiko argazkia Whatsappez jaso zuenean. Errezilgo kaskoa atzean ageri den argazkian errepide ondoan ageri da animalia, baina Errezilgo udal ordezkariek azaldu dutenez, irudikoa ez da otsoa. Argazkia apirilaren lehen asteburuan atera zuen herritar batek, eta otsoaren tankera badu ere, txakurra da argazkian ageri dena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide