Hara! Reyes Pradosek euskara ikasteko Errezilen egin zuen egonaldiaz hitz egin du

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko api. 12a, 16:19

Reyes Pradosek Errezilgo Ibarguren baserrian ikasi zuen euskara. Reyes Prados (Sevilla, 1982) kazetari eta aurkezlea gonbidatu gisa joan zen atzo ETB1eko Gure Kasa saiora. Andaluziarra izanagatik euskara ikasi du Pradosek, eta azken urteetan ETB1eko hainbat saio ere aurkeztu izan ditu. Pradosek adierazi du hasieran euskara bere kasa hasi zela ikasten, baina gero euskaltegian eman zuela izena. Eskolak jasotzen hasi eta bederatzi hilabetera, Errezilgo Ibarguren baserrira joan zen euskara ikastera, Xabier Euzkitzek animatuta. Ibarguren baserrian euskara irakasle izan zuen Gloria Eskuderok hitz batzuk eskaini zizkion atzoko Gure Kasa saioan Pradosi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide