Martxoaren 8ko murala jarri dute Zarautzen, Zelai azpibidean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko api. 11a, 13:59

Martxoaren 8ko murala pasabidean (Aritz Mutiozabal) Zarauzko mugimendu feministak mural bat margotu zuen Martxoaren 8ko ekitaldien barruan, Lege Zaharren enparantzan. Joan den ostiralean Zelai Ondo auzoa eta Gipuzkoa kalea lotzen dituen Zelai azpibideko horman jarri zuten, mugimendu feministaren mural zaharra zegoen tokian, pasabideko eskaileren parean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide