HARA! Xabier Oroz eta Kauldi Odriozola, aldundiak "indarkeriaren aurka eta kirolaren balioen alde" abiatu duen kanpainaren bideoklipean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko api. 11a, 13:05

Kanpainaren ardatza eskola kiroleko jokalariek partidaren aurretik egingo duten 'haka' dantza maoria izango da; hain zuzen ere, kantu batek, dantza batek eta zeinuen erabilerak osatzen dute dantza hori. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak abiatu du 'Eee!ntzun' kanpaina.

https://www.youtube.com/watch?v=NSbqjLYT4kM
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak Eee!ntzun kanpaina abiatu du, "indarkeriaren aurka eta kirolaren balioen alde" egiteko helburuz. Gipuzkoako hainbat kirolari ezagunek parte hartu duen haka dantza maoriaren bideokliparen bidez, kirolaz "gozatzeko eta gozatzen uzteko" eskatu diote harmailari. Eskola kirolera zuzendutako  kanpaina da Eee!ntzun, eta "harmailetan izan diren oldarkortasun eta indarkeriazko" gertaerei aurre egin nahi die, kirol balioetan oinarritutako heziketarekin. Kanpainaren ardatza eskola kiroleko jokalariek partidaren aurretik egingo duten haka izango da; hain zuzen ere, kantu batek, dantza batek eta zeinuen erabilerak osatzen dute. "Modu jostarian, emozio egoera bat sortuko da partidaren aurretik, eta hausnarketarako bidea eskainiko die eskola kiroleko partiduetara bertaratzen diren guztiei", azaldu du aldundiak.
Kanpainaren bideoklipean eskualdeko bi kirolarik parte hartu dute: Xabier Oroz Gipuzkoa Basketeko jokalari azkoitiarrak eta Kauldi Odriozola Bidasoako jokalari zumaiarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide