HARA! Alberto Martinez eta Mikel Iraeta Zizel proiektuaz, 'Hiri Gorrian' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko api. 3a, 18:07

Zizeleko kideak dira Martinez eta Iraeta. Aurreneko entsegua Eustadi Irratiaren estudioen atarian egin zuten. (Zizel) Zizel taldeko kideak dira Alberto Martinez eta Mikel Iraeta azkoitiarrak, eta biei elkarrizketa egin zioten Euskadi Irratiako Hiri Gorrian saioan. Martinezek abiatu zuen proiektua, baina Iraetari egin zion taldera batzeko gonbidapena.  Alberto "zurrunbiloa" eta Mikel "oreka ematen duena" direla esan zuten emandako elkarrizketan. Zizel proiektuaz eta beren ibilbide profesionalez solastu ez ezik, hainbat abesti kantatu zituzten Maider Segurolak gidatutako saioan. Estudioetara sartu aurretik egin zuten aurreneko entsegua Zizeleko bi kideek, Martinez Bartzelonan bizi baita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide