HARA! Idoia Aginagalde booktuber azkoitiarra 'Arte[faktua]' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mar. 29a, 11:06

Liburu gomendioak egiten ditu astero booktuber batek saioan, eta Idoia Aginagalde azkoitiarrak Uxue Alberdiren 'Aulki-jokoa' liburua izan zuen hizpide hilaren 10eko saioan.

ETB1eko Arte[faktua] literatur saioaren atal batean liburuen gomendioak egiten dituzten booktuberrek dute tartea. Martxoaren 10eko saioan Uxue Alberdi bertsolari eta idazlea elkarrizketatu zuen Yolanda Mendiola kazetariak, eta, ondoren, Idoia Aginagalde azkoitiarrak Alberdi Getariako bizilagunaren Aulki-jokoa liburua izan zuen hizpide. Honako bideo honetan ikus daiteke Aginagalde booktuberraren bideoa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide