ETB1eko
Atera kontuak saioko kazetari bat Errezilen izan da aste honetan. Zelatungo bordako Maria Jesusekin eta Joxe Marirekin joan zen bertara autoz, eta elurra ikus zitekeen errepidean, grabatu zuten egunean. Urteko asteburu orotan zabaltzen dute borda, eta haren jabeek esan dutenez, aurtengo negua "gogorra" izan da oso. "Zortzigarren urtea dugu hemen, eta horrelakorik ez dugu ezagutu". Borda erakusteko eta hango martxa erakusteko baliatu zuten erreportajea.
Erreportajea
honako lotura honetan ikus daiteke.