Irudietan: zarauztarrak, galestarren pizzak dastatzeko gogoz

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Mutiozabal 2018ko mar. 21a, 13:04

Galesko pizza egile batzuen inguruko telesaio bat grabatzen ari dira Europako hainbat herrialdetan, eta atzo Zarautzen egin zuten geldialdia. Salbide plazan, Alkartetxearen aurrean sukaldetxo mugikor bat jarri zuten, labe eta guzti, eta bertan aritu ziren pizzak egin eta herritarrei doan banatzen. Jende dezente bertaratu zen sukaldariek prestatutakoa dastazera. Ikusi argazki bilduma zarauzkohitza.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide