Unanue, Hidalgo, Astigarraga, Kustodio eta Pozo.
Urtero bezala, Gaztea irratiak Maketa Lehiaketa jarri du martxan. Laurogei bat taldek parte hartu dute aurtengo edizioan, eta horietatik 21ek soilik lortu dute bozketarako txartela. Hain zuzen ere, epaimahaikideek egindako hautaketaren ostean erabaki dute zein diren bigarren fase horretan lehiatuko diren musika taldeak. Haien artean dira Azpeitiko eta Azkoitiko musikariz osatutako Silence taldea –Julen Hidalgo azpeitiarra eta Jose Mari Unanue, Djuniet Astigarraga, Jon Kustodio eta Andrea Pozo azkoitiarrak dira taldekideak– eta Koldo Sagarzazu azkoitiarra kide den Deus Ez taldea.
Gaur hasi eta martxoaren 22ra bitartean izango da talde horien artean gustukoena bozkatzeko aukera,
lotura honetan. Boto gehien eskuratzen dituzten bi taldeak sailkatuko dira apirilaren 27an Bilboko Kafe Antzokian jokatuko den final handira. Gainera, boto horiek erabakiko dute GazteBizHitza saria norentzat izango den. Egunean boto bat eman daiteke.
Guztira, bost talde edo bakarlari lehiatuko dira finalean. Boto gehien jaso dituzten bi taldeez gain, epaimahaikideek aukeratuko beste hiru ariko dira nor baino nor Bilbon.