HARA! Zumaiarrek 2.000tik gora albondiga egingo dituzte eskuz santelmoetarako

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko mar. 6a, 18:52

2.000 albondiga egiten dituzte eskuz txosnetan saltzeko. (Zumaiako Txosnak) Santelmoetarako hilabete falta bada ere, Zumaiako txosnetako kideak hasi dira prestaketa lanekin. Atzo, astelehena, jakinarazi zuten aurtengo festetan joko duen aurreneko taldea: Rukula. Gaur, aldiz, irudi bitxi bat zabaldu dute sare sozialetan, auzolanaren adierazgarri dena.  Izan ere, azken urteetan 2.000tik gora albondiga egiten dituzte urtero, eskuz, eta dagoeneko hasi dira lanean. Txosnetako kideek diotenez, "santelmoak auzolan handi baten emaitza dira txosnagunean". Dagoeneko egin beharreko albondiga kopuruaren herena bukatuta dute. Aurten, apirilaren 6an, 7an , 8an eta 9n izango dira Zumaiako santelmoak, eta 13an, 14an eta 15ean, errepetizioak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide