HARA! Mikel Labaka solasean, igandeko 'Hitzetik hortzera' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko mar. 1a, 14:58

Mikel Labaka elkarrizketatuko dute igandeko 'Hitzetik hortzera' saioan. (Hitzetik hortzera) Igandekoa izango da martxoko lehen Hitzetik hortzera saioa, eta gonbidatu berezi batekin ariko dira solasean. Hain zuzen ere, Mikel Labaka futbolari ohi azpeitiarra eta Realaren lehen taldeko entrenatzaileen taldeko kidea elkarrizketatu dute saiorako. Dena den, Hitzetik hortzera bertsolaritzari lotutako saioa izanik, futbolaz ez ezik, kirolaz, kulturgintzaz nahiz bertsogintzaz ere ariko da hizketan. 15:00etatik aurrera ikusi ahalko da saioa, ETB1en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide