HARA! Azpeitiarrak Salzburgon, Realeko azpeitiarren kamisetekin

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko ots. 22a, 17:59

Hiru azpeitiar Salzburgon, hiru azpeitiar futbolariren kamisetekin. (Hitza) Realak Salzburgoren aurka Europa ligako partida jokatuko du gaur, 21:05ean hasita. Hainbat realzale joan dira Austriara talde txuri-urdina animatzera, eta haien artean, izan da bitxikeriarik ere. Hiru azpeitiar Realean izan diren azken hiru azpeitiar jokalarien kamisetak hartuta joan dira. Mikel Aranburuk utzi zuen futbola, eta Mikel Labakak dagoeneko jokatzen ez badu ere, Realeko gizonen lehen taldeko hirugarren entrenatzailea da. Guridi, berriz, lesio luze baten ostean, duela gutxi hasi da berriro pixkanaka lehen taldearekin jokatzen, eta Salzburgon da gaur. Titular izango ez bada ere, ordezkoen zerrendan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide