HARA! Igor Zubeldia Futbol Draft sarietako urrezko hamaikakoan sartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko ots. 21a, 10:07

Espainiako harrobietako futbola laguntzeko eta bultzatzeko sortutako Futbol Draft erakundeak jakinarazi ditu aurtengo hamaikako onenak. Atzo jakinarazi zituen hamaikakoak erakundeak, eta Igor Zubeldia (Azkoitia, 1997) Realeko jokalaria gizonen urrezko hamaikakoan sartu du epaimahaiak. Espainiako gizonen eta emakumeen futbol ligetako jokalariak hautatu dituzte urrezko, zilarrezko eta brontzezko hamaikakoak osatzeko. Zelai erdian, eskuinean, jokatzen du Zubeldiak, eta postu horretan jokatzen duten beste 11 jokalarirekin izan da urrezko hamaikakorako hautagai. 2017an ere izan zen urrezko hamaikakoa osatzeko hautagai; orduan Reala Bn jokatzen zuen azkoitiarrak. Honako lotura honetan irakur daiteke joan zen irailean UROLA KOSTAKO HITZAk Zubeldiari egindako elkarrizketa. Honako hau da gizonen urrezko hamaikakoa:

Urrezko hamaikakoa:

Atezaina: Unai Simon (Athletic Club) Eskuin alboko atzelaria: Pablo Maffeo (Manchester City/Girona) Ezker alboko atzelaria: Aaron Martin (Espanyol) Erdiko atzelaria (eskuina): Jesus Vallejo (Real Madrid) Erdiko atzelaria (ezkerra): Jorge Mere (Colonia) Eskuin erdilaria: Carlos Soler (Valencia) Ezker erdilaria: Igor Zubeldia (Real Sociedad) Eskuin hegalekoa: Mikel Oyarzabal (Real Sociedad) Ezker hegalekoa: IƱigo Cordoba (Athletic Club) Erdi-punta: Brahim Diaz (Manchester City) Punta aurrelaria: Borja Mayoral (Real Madrid)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide