HARA!: ZarautzOn izango da protagonista 'Norteko Ferrokarrila' irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia zarauzkohitza.eus Aktualitatea.

ZarautzOn elkarteko kideak Euskadi Irratian (ZarautzOn) ZarautzOn elkarteko kideak Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila irratsaioko gonbidatuak izan dira. Gaur gauean, 22:00etan hasita, emango dute saioa Guillermo Roa esatariaren gidaritzapean, eta astearterako antolatutako Bitcoin: Iraultza ala burbuila? hitzaldia izango dute hizpide, Ibai Gesalarekin batera. Larunbat honetan, otsailaren 17an, saioa berriz entzuteko aukera izango da 15:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide