Haleema Sadia, saioaren une batean. (EiTB)
ETB1eko
Herri txiki, infernu handi saioa Agurainen (Araba) izan zen joan zen igandean, eta telesaioko aurkezle Zuhaitz Gurrutxagak Haleema Sadia 16 urteko gaztea elkarrizketatu zuen. Jaiotzez pakistandarra, Sadia Azkoitian bizi izan zen zortzi urtetik 13 urtera arte, eta han ikasi zuen euskara. Saioan azaldu duenez, bizpahiru urtetan ikasi zuen euskaraz, "Azkoitian guztiek egiten dutelako euskaraz eta, beraz, han oso erraza delako ikastea". Hiru hizkuntza dakizki Sadiak: euskara, urduera eta punjabiera, eta etorkizunean euskara irakaslea izan nahi duela adierazi du. Ikusi
hemen bideoa.