Hartz musika taldea. (Hartz)
Hartz musika taldean aldaketa batzuk izan dira azken aldian. Bi kidek taldea utzi dute –Intza Arakistainek eta Asier Etxeberriak–, eta beste bi berri sartu dira; hain zuzen ere, honako hauek dira oraingo taldekideak: Julen Hidalgo (bateria) eta Jon Barkin (baxua) azpeitiarrak eta Beñat Rodriguez (ahotsa eta gitarrak) azkoitiarra. Lehen lan luzea kaleratu du taldeak aste honetan,
Iraungitze data izenekoa. Azkoitiko Matadeixen grabatu dute beren kabuz, eta Josemari Unanuek lagundu die ekoizpen eta teknikari lanetan. 11 kantuz osatu dute lana, eta bihar joko dituzte lehen aldiz abesti horiek jendaurrean, Zestoako Gaztetxean, 18:30ean hasita eskainiko duten
kontzertuan.
Lotura honetan entzun daiteke diskoa osorik.