Zestoako Grises musika taldeak
De peces y arboles diskoa argitaratu berri du, eta atzo ETB1eko
Gure kasa saioan izan ziren taldeko kideak lan berria aurkezten. Atzoko saioko gonbidatu nagusia Zigor Iturrieta
Txoriene saioko sukaldaria izan zen, eta harekin eta aurkezleekin aritu ziren hizketan Amancay Gaztañaga, Eñaut Gaztañaga, Gaskon Etxeberria eta Raul Olaizola taldeko kideak. Ondoren, diskoan jaso duten abesti bat taularatu zuten Zestoako musikariek. Honako lotura honetan ikus daiteke
Gure kasa saioko bideoa.