HARA! Jon Guridik denboraldiko estreinako minutuak jokatu ditu Realarekin

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko urt. 29a, 12:03

Azpeitiarra Igor Zubeldia azkoitiarraren tokia hartuz zelairatu zen Vila-realen, 77. minutuan.

Jon Guridi futbolari azpeitiarrak zapatuan jokatu zituen 2017-2018 denboraldiko bere lehen minutuak Realarekin. Vila-realen zelaian 4-2 galdu zuen Realak, eta horixe zen ordurako emaitza Guridi Igor Zubeldia azkoitiarraren tokia hartuz zelairatu zenean, 77. minutuan. Ia urtebete da Guridik Realarekin lehen aldiz jokatu zuela; 2017ko martxoaren 18an, Mendizorrotzan. Gero, ordea, belauneko lesio baten ondorioz ebakuntza egin zioten, eta luze jo dio errekuperazioak. Zapatukoa, gainera, Realaren lehen taldeko fitxa duenetik jokatu duen lehen neurketa da; joan den astean sinatu zuen talde nagusiarekin kontratua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide