HARA! Txokolatezko danborrada ere atabalak astintzeko prest

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2018ko urt. 13a, 12:27

Egaña gozo-dendako erakusleihoa. (Egaña) Ohikoa da Azpeitiko Egaña gozo-dendako erakusleihoan festekin zerikusia duten dekoratuak ikustea, eta sansebastianak hurbiltzen ari diren honetan, txokolatezko danborrada sortu du Ina Egaña gozogileak. Txokolatez egindako danbor-jotzaileak ere prest daude atabalak astintzeko, erakusleihoan txukun jarrita. Hona hemen gozogilea txokolatearekin irudiak egiten ikus daitekeen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=fSQ5SwmgVds

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide