2017an euskaraz argitaratutako
liburu aipagarrienen zerrenda argitaratu zuen
Berriak urtarrilaren 3an, egunkariko lau literatur kritikarien aukeraketan oinarrituta. Hamabi liburuk osatzen dute zerrenda hori –kritikari bakoitzak hiru aukeratu ditu–, eta tartean daude Uxue Alberdi Getariako bizilagunaren
Jenisjoplin nobela eta Miel A. Elustondo azpeitiarrak euskaratutako
Sorgin seinalea komikia, Gregorio Muro
Harrietena.