HARA! Jose Luis Rey, beroa ematen duten beroki saltzaile azpeitiarra

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Jose Luis Rey azpeitiarrarekin hitz egin du Goiberri aldizkariak. Izan ere, Hamalauk produktu berri bat eramaten du azken aldian azoketara: botoi bat sakatuta beroa ematen duten berokiak. Ordiziako azokan zela egin zioten elkarrizketa azpeitiarrari, eta hark azaldu duenez, txamarra horiek hasieran jendeari "harridura" sortzen bazioten ere, "poliki-poliki ari da salmenta igotzen". Honako lotura honetan irakur daiteke Goiberriko erreportajetxoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide