HARA! Erokomeri taldeak 'Izan' diskoa entzungai jarri du Youtuben

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko abe. 28a, 15:31

Erokomeri musika taldeak 'Izan' aurreneko diskoa Durangoko Azokarako kaleratu zuen. Lana Andoaingo Garate estudioan grabatu zuten, eta hamar abesti ditu. Duela egun batzuk Youtubeko kanalean jarri zuten disko osoa entzungai. Josu Furundarena usurbildarra, Miren Cuerdo lasartearra eta Maialen Bastida, Asier Aizpuru, Unai Olaizola, Eider Iturralde eta Martin Altuna (1995) azpeitiarrak dira taldekideak. Honako lotura honetan irakur daiteke Durangoko Azokaren atarian UROLA KOSTAKO HITZAk Erokomeri taldeko Martin Altunari egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide