HARA! Eskualdeko hainbat lagunek parte hartuko dute gaur gaueko 'Herri Txiki, Kantari' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko abe. 24a, 16:57

Haimar Zubeldia txirrindulari ohiak, Getariako Elkano jatetxeko Aitor Arregi sukaldariak, Xebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariek eta beste hainbat eta hainbat lagunek parte hartuko dute saioan. 23:15ean emango dute ETB1en.

Gaur, abenduak 24, Herri Txiki, Kantari saioa eskainiko du ETB1ek 23:15ean hasita. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik gidatutako saio berezia Mungian grabatu zuten, eta eskualdeko hainbat lagunek parte hartu du bertan. Aurten txirrindularitza utzi duen Haimar Zubeldia Zarauzko bizilagunak Maritxu abestia kantatuko du Amets Txurrukarekin batera. Getariako Elkano jatetxeko Aitor Arregi sukaldariak ere parte hartuko du saioan; hain zuzen ere, Mikel Laboaren Txoriak txori abestia kantatuko du beste Michelin izarra duten beste lau jatetxetako sukaldarirekin batera. Bestalde, Bertsolari Txapelketa Nagusia pasatu berritan, Xebastian Lizaso azpeitiarrak eta Andoni Egaña zarauztarrak Xalbadorren heriotzean abestuko dute Jon Lopategirekin batera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide