"Gure herrian pasatu dituk gaztetako hainbat garai, errezildarrok hirekin gaudek eta goza ezak Unai" dioen pankarta irakur daiteke BECen, gaur jokatzen ari den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean. Bertsolaria hernaniarra (Gipuzkoa) den arren, aita errezildarra du, eta badirudi Errezilera buelta bat baino gehiago egindakoa dela.