HARA! Hazparnen izango da 'Herri Txiki Infernu Handi' igandean, Azpeitiarekin senidetutako herrian

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko abe. 15a, 14:26

Herri Txiki Infernu Handi telebista saioak Hazparne bisitatu du, Azpeitiarekin senidetutako herria, eta igandean emango dute saio hori, ETB1en, 22:00etan hasita. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak bertako txokoak eta herritarrak ezagutzeko aukera izan dute, eta kontu horiek azalduko dituzte saioan, ohi duten umore kutsuarekin. Aurten 30 urte bete dira Azpeitia eta Hazparne senidetu zirela. Lotura honetan ikus daiteke saioaren aurrerapen bideoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide