HARA! Mikel Aiestaran: "Azpeitiarrak gogorrak dira, eta ondo moldatu dira [Jerusalemera]"

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko abe. 13a, 17:48

(Mikel Aiestaran) Mikel Aiestaran (Beasain, 1975) kazetaria ETB1eko Gure kasa saioan izan zen atzo, asteartea. Kazetaritzaz, gatazka lekuetan bizi izandako sentipenez eta Ekialde Hurbilaz aritu zen hizketan. Duela hiru urte Euskal Herria utzi eta Jerusalemera joan zen Aiestaran familiarekin. Aiestarani bi galdera egin zizkion Xabier Madariaga Ur Handitan saioko kazetariak; horietako batean galdetu zion zer moduz moldatu diren seme-alabak Jerusalemera. Aiestaranek zera erantzun zion: "Azpeitiarrak gogorrak dira eta ondo moldatu dira. Hasieran hizkuntza aldaketa, ikastolaz aldatu ziren... Aldaketa garrantzitsuak izan dira, baina oso ondo ikusten ditut han. Gustura daude". Dena den, azaldu zuen hara ohitzeko prozesua "gogorra" izan dela: "Izarraitz utzi eta orain etxe aurrean Olibondoen Mendi zoragarria daukagu, baina ez da Izarraitz. Familia bezala prozesua gogorra da, erabaki gogorra da, baina horrelako erabakiak hartu egin behar dira. Uste dut orain familia bezala hobeto gaudela, batera baikaude. Ni beti ibiltzen nintzen gora eta behera, han eta hemen, beti bueltaka, eta orain lasaiago nago. Erabakiarekin kontentu nago". Mikel Aiestaran Gure kasa saioan izan zen atzo, eta honako lotura honetan ikus daiteke bideoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide