HARA! Karmelo Etxegarai Ikastolan egindako horma irudiaren prozesua bideoan jaso du Iñigo Bordak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2017ko abe. 13a, 16:17

https://vimeo.com/247124084 Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolak Euskal Herria auzunean duen eraikinaren jolastokian horma irudia egin du Iñigo Borda azpeitiar ilustratzaileak. Jolas parkea berritu zuten duela hilabete batzuk, eta jolastokiko horma batzuk margotu ditu. Murala egiteko prozesu guztia bideoan jaso du sortzaileak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide