Yuri Agirre, Xabier Otamendi eta Erik Aznal azpeitiarren
Pasaiako badia dokumentala ETB1en ikusteko aukera izango da datorren asteartean, abenduak 12, 23:00etatik aurrera.
Ur Handitan erreportaje saioaren ondoren emango dute Espainiako Poliziak 1984ko martxoaren 22an Pasaian hil zituen Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru
Kurro eta Pedro Mari Isart
Pelitxo azpeitiarrekin eta Rafael Delas
Txapas eta Jose Maria Isidro Izura
Pelu iruindarrekin jazotakoa kontatzen duen dokumentala. Izan ere, estatu errepresioari lotutako lau kasuz hitz egingo dute astearteko
Ur Handitanen; tartean, Pasaiako segadaz.