HARA! Hernioko eta Xoxoteko hildakoen oroigarriak hizpide 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Mendiak, gurutze bideak izeneko erreportajea dakar Berria egunkariak gaurko zenbakian. Euskal Herriko mendi tontorretan hildakoak oroitzeko gurutzeak eta oroitarriak jartzeko zabaldutako ohiturari buruz, horrek eragindako arazoez eta eztabaidez, eta zenbait lekutan ohitura hori mugatzeko hartutako neurrien gainean hitz egiten du erreportajean hainbat lagunek. Tartean daude Hernio eta Xoxote mendietako kasuak ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide