Ekaitz Saralegi, Jokin Altuna eta Josu Manzisidor, Zumarragako Eitza gainean. (Otamotz)
Bilbo eta Amezketa arteko bidea oinez egiten ari da atzo eta gaur Ekaitz Saralegi amezketarra. Jokin Altuna pilotariaren botileroa da Saralegi, eta hark lau eta erdiko txapela janzten bazuen Bizkaiko hiriburutik jaioterriraino oinez joango zela agindu zuen. Altunak jantzi zuen txapela, eta agindutakoa betetzen ari da botileroa, baina ez doa bidean bakarrik: Josu Manzisidor ari zaio laguntzen Saralegiri, azpeitiarra du 'botilero' Amezketakoak.
Gaur dira iristekoak Amezketara. Atzo, lehen etapan, Bilbotik Zumarragaraino iritsi ziren.
Otamotzen argazkian, Saralegi, Altuna eta Manzisidor ageri dira, Eitzako gainean.