Berria egunkariak uztailean argitaratu zuen Miren Amurizaren
Ezpainetakoa zutabea bideo batera eraman dute Lauga produkzioek. Lan taldean hiru azpeitiar daude: Nora Alberdi zuzendaria eta Mireia Galarza eta Nahikari Nuñez aktoreak. Gainontzeko kideak bizkaitarrak dira: Leire Lasa, Rakel Aldekoa eta Oihana Badiola. Amurizaren testua irudiz lagundu dute, idazlearen beraren ahotsa
off-ean dela, eta
Beldur Barik lehiaketara aurkeztu dute lana.
Filmaren protagonista ezpainak margotzea atsegin duen neska gazte bat da. Edozein une baliatzen du ezpainak gorriz koloreztatzeko. Egun batean, ordea, zer pentsatua emango dio protagonistaren hurbileko haur baten galderak.
Hona hemen bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=T5atMUiZ6LM