Hara! Jon Maia Bob Marleyrekin oroitu zenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza

Jon Maia Azpeitiko Gaztetxean doinu berria lehen aldiz kantatu zuenean. (EITB) Herenegun, astelehenean, eman zuen ETB 1ek Aulki jokoa saioaren hirugarren atala. Bertan, 38. minutu inguruan hasita, Jon Maia elkarrizketatu zuten. Hain zuzen ere, Maiak Bob Marleyren Redemption song bertso moldera ekarri zuen duela hainbat urte, eta, harrezkero, etzun izan da doinu hori bertso saio batean nahiz bestean. Kontua da Maiak Azpeitiko Gaztetxean abestu zuela lehenengoz Marleyren doinu hori, eta bideoa honako lotura honetan ikus daiteke (40. minutu inguruan). Hala azaldu zuen Maiak: "Kotxean nindoala Gaztetxera, irratian zaping egiten agertu zen kantu hori. Hasi nintzen entzuten eta tarareatzen, eta pentsatu nuen: 'Kontxo, hau igual ekar liteke bertso moldera'. Jolasten hasi nintzen kotxean, ez nuen denbora askorik, ze Zumaiatik Azpeitira 20 minutuan sartzen zara. Hasi nintzen jolasten pixka bat, eta pentsatu nuen 'Gaur hau Gaztetxean... gaur bertan aterako dut". Eta halaxe izan zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide